Ken Zazpi Kantu Batekin
Mugak hautsi nahi nituen hautsarekin
Distantzi denak lehertu
Hitz neurtuekin
Noizbait ulertua sentitu zugatik
Bakardadeari ihes egin, ihes egin
Nire egiak biluztuz kantu batekin
Zugana heldu nahi nuen metaforekin
Baina ikasi izan dut eziz-ezi
Ezinetan itotzen naizela
Nire egunak galduetan nabil
Hegan egin nahi genuen
Hodei ertzetan
Eta harkaitz bat lotu ziguten
Bortzaz hanketan
Eta neu jarraitzen dut zutik ametsetan
Kantuz ilargiari gauetan
Nire egunak galduetan
Argi bila kantuetan beti
Izandako portuetan
Nire egunak galduetan
Argi bila, argi bila kantuetan